Laburpena
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, 1999. urtean, Lehen Hezkuntzako 6. mailaren ebaluazioa egin zuen. Ingelesaren arloa urte berean ebaluatu zen, baina beste ikerketa baten barruan. Beste ikerketa horrek "Ingelesaren irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ebaluazioa" izena zuen, eta emaitza nahiz ondorioak Lehen Hezkuntzako 6. mailaren ebaluazioa. 1999 dokumentuan daude jasota.
Ingelesaren ebaluazio-ikerketari jarraikortasuna emanez, 2001. urtean Ingelesaren irakaskuntzaren eta ikaskuntzaren ebaluazioa EAEko DBHko 2. mailan ikerketa gauzatu da. Jarraian, ikerketa horren txostena aurkezten da.
Ikerketa honen helburua da ikasleek, DBH amaieran, Ingelesa irakasgaian lortutako oinarrizko gaitasunak, bai eskuratutako komunikazio-mailari dagokionez, eta baita hizkuntzaren ezagutzari dagokionez ere, ezagutzea eta baloratzea. Era berean, atzerriko hizkuntza bat irakasteko-ikasteko prozesutik arlo horretan lortutako emaitzekin zerikusia izan dezaketen faktoreak identifikatzea du xede.