B2 maila
Erreferentziazko Europar Markoaren arabera B2 mailak edo Maila aurreratuak Europako Kontseiluaren hirugarren zehaztapena islatzen du. Maila hori honela deskribatu zen: Gaitasun operatibo mugatua. Maila honetan ikaslea testu konplexuen ideia nagusiak ulertzeko gai da; testu zehatzak zein testu abstraktuak ulertu behar ditu, eta ikaslearen espezialitatezko testu teknikoak ere.
Ondoko koadroan agertzen den legez, B2 mailako ikasleek bertako hiztunekin ahal dute nahikoa naturaltasun eta jariakortasunez hitz egin; hortaz, komunikazioa aurrera eramaten da hiztunek ahalegin eskerga egin barik. Bestalde, maila honetan ikasleek zenbait gairi buruzko idazki zehatz eta argiak ahal dituzte ekoiztu; halaber, ahal dute gai orokorrei buruzko norberaren ikuspuntua edo iritzia defendatu, emandako aukeren alde edo kontrako argudioak erabiliz.
Datorren koadroan B2 maila agertzen da Erreferentziazko Markoak markatutako mailen artean.
C2 5. MAILA PROFICIENCY (INGELESA). Erabiltzaile gaitua.
C1 4. MAILA EGA (EUSKARA). Erabiltzaile gaitua edo konpetentea.
B2
3. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
Testuen ideia nagusiak ulertzen ditu gai konkretu eta abstraktuei buruz , bere espezialitateko eztabaida teknikoak barne. Elkarrizketa batean parte hartzeko gai da erraztasun nahikoz eta arazorik gabe; jatorrizko hiztunekin tentsiorik sortu gabe hitz egin dezake. Testu argi eta zehatzak ekoizten ditu hainbat gairi buruz eta gai bati buruzko bere iritzia adierazteko gai da, beste ikuspegiei buruzko abantailak eta desabantailak azalduz.
B1 2. MAILA. Erabiltzaile bere kabuzkoa.
A2 1 MAILA. Oinarrizko erabiltzailea.
A1 HASIERAKO MAILA. Oinarrizko erabiltzailea.
Irakurmena
Idazmena
Entzumena
Mintzamena
Hizkuntza ezagutza
|
|
|
Mintzamena (bideoa)
|
|
|
|
|
|