2006ko Euskararen Ebaluazioa
Lehen Hezkuntzako 6. maila

:::

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lehen Hezkuntzan euskara arloaren ebaluazioa jarri du martxan, etapa horren amaieran lortutako euskara maila ezagutzeko.

Helburuak

Ebaluazio honen helburuak hauexek dira:

1. Lehen Hezkuntzaren amaieran euskara arloan ikasleek dakitenaren berri izatea.

2. Ikasleen errendimendua hezkuntza prozesu eta testuinguruari dagozkion faktorak alderatzea.

Populazioa

Populazioaren eremu geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoa izango da. Populazio hori 2006/07. ikasturtean Lehen Hezkuntzako seigarren mailan matrikulatutako ikasle guztiez osatuta dago, hezkuntza-premia bereziko ikasleak eta Euskal Herriko Hezkuntza Sisteman urte bat baino gutxiago matrikulatuta daramaten eta aplikazioko hizkuntza ondo ez dakiten ikasle atzerritarrak izan ezik.

Lagina: Lehen Hezkuntzako 6. mailako 117 talde.

Aplikazioa 2006ko urrian eta azaroan egingo da.

Probak

Proba honetan trebetasun hauek ebaluatuko dira: entzumena, irakurmena, idazmena eta hizkuntzaren ezagutza. Honetaz gain, ahozko gaitasuna ebaluatuko da ikasle azpi-lagin baten bitartez.

Galdesortak

Aukeratu diren ikastetxeetako ikasleek galdesorta bat beteko dute. Galdesorta horren helburua hauxe da: ikasleen testuingurua ezagutzea, adibidez, familia, hizkuntza eta hezkuntza esparruetan, eta hori guztietatik informazioa biltzea.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |