Hezkuntzako Adierazleen Euskal Sistema, lau kategoriatan daude sailkatuak: 
        testuingurua, baliabideak, prozesuak eta emaitzak.
        Sarrera
Sarrera 
        
        Hezkuntzaren adierazleen euskal sistema egitea Unibertsitateaz kanpoko 
        Irakas sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI-IVEI) izaera 
        iraunkorreko jarduketa-ildo bat da, berau euskal hezkuntza-sistema ebaluatu 
        eta ikertzeko erakunde honek duen funtzioaren ondorioa da. Proiektua ISEIren 
        ardurapean dago eta Hezkuntzako Ikuskaritza Teknikoaren, Hezkuntzaren 
        Estatistikaren Zerbitzuaren zein Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTATen) 
        lankidetza dauka, hala alderdi teknikoetako aholkularitzarako nola datuak 
        eskuratzeko. Hasiera bateko eginkizuna esparru teoriko batera eta hezkuntzako 
        adierazleen lehen definizio batera iristea izan da. Hezkuntza Adierazleen 
        Euskal Sistemaren azken osaketa egiteko, lehendabizi, sartu beharreko 
        bideragarrien analisi zehatza egin eta posible eta esanguratsutzat jotzen 
        dituenei buruz Hezkuntza Sailak berak erabakia hartu behar du. Zeregin 
        progresiboa izango da lan neketsua delako eta egun jasotzen ez dituzten 
        datuak daudelako. Laburbilduz, orain aurkeztu behar dugun dokumentua aipatutako 
        hezkuntza adierazleen euskal sistemarako lehen hurbilpena da, bertan informazio 
        egiaztatua zuten adierazle horien lehen hautapena egin dutela. Horrela, 
        sistema osatuko luketen beste batzuk eta, bereziki, Europako Batasunak 
        lehentasuna ematen dienak lantzea falta da.Sistema baten alderdi anitzak 
        diseinatzerakoan aurkeztu ahal dituzten sailkapenak asko badira ere, sailkapen 
        erreza egitea eta beste hezkuntza sistemetakoekin erraz alderatzea ahalbidetzen 
        duten lau tipo hartzeko hautua egin dugu: testuingurua, baliabideak, prozesuak 
        eta emaitzak.
        Testuinguruko adierazleak, 
        testuinguru sozioekonomikoaren egoera esplizitatzen du, hauek bezalaxe: 
        eskolatze eta demografiako baldintzak, sozioekonomikoak eta kulturalak; 
        biztanleek hezkuntzari buruz duten jarrera eta itxaropenak. 
Baliabideen adierazleak, sistemako sarrerak (inputak) edo helburuak lortzeko dituzten baliabideak jakinarazten ditu: baliabide materialak (ekonomikoak eta azpiegiturak) eta giza baliabideak (irakasleak eta ikasleak).
Prozesuen adierazleak, horiek zentroen antolaketa eta funtzionamenduaren, hezkuntza-jarduketa eta eskolako giroaren berri ematen dute, kuantitatibo baino izaera kualitatibokoagoak dira , eta lantzen zailagoak dira.
Emaitzen adierazleak, 
        hezkuntza sistemaren irtenbide edo izandako lorpenak: ebaluatzeko probak, 
        oinarrizko, jarrerazko gaitasunak eta baloreak eskuratzea, lortutako tituluak, 
        ziurtagiriak, adinaren egokitasuna derrigorrezkoak diren etapetan, eta 
        lanmarkatuan murgiltzea eta lansariak.
        Gehiago ikusi > 
^ Igo |
© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 
        94 476 37 84 | ![]()