Ebaluazioak
Aribidean

:::

Ebaluazio Diagnostikoa. Evaluación Diagnóstica

Oinarrizko konpetentzien Ebaluazio Diagnostikoa LH 4 eta DBH 2an

1. Ebaluazio diagnostikoa 2010: ikastetxeetako txostenak eta familientzako txostenak entregatzea 2010eko aplikazioari dagozkion emaitzekin, baita txosten exekutiboa eta orokorra ere.

 

2. Ebaluazio diagnostikoa 2011: funts publikoek martxan dauden ikastetxe guztietan ebaluazioa hirugarren aldiz aplikatzea; aurreko ikasturteetan bezala, 2011ko otsailean eta martxoan egingo da.

 

3. Hezkuntza Hirueledunari buruzko esperimentazioaren ebaluazioa: esperientziaren ebaluazioa hautatutako 40 ikastetxetan, baita finkatutako kontrol taldeetan ere.

 

4. PISA 2009 ebaluazioa: 2009. urtean garatutako PISA ebaluazioaren emaitzak jasotzen dituen txostena lantzea eta argitaratzea. Emaitza horiek 2010eko abenduan aurkeztuko dira.

 

5. PISA 2012 ebaluazioa: matematikako itemak pilotatzea, 2012ko ebaluazioaren alor nagusia.

 

6. TIMSS ebaluazioa: Estatuko laginaren baitan Lehen Hezkuntzako 4. mailako taldeetan zientziari eta matematikari buruzko nazioarteko probak aplikatzea.

 

7. PIRLS ebaluazioa: Estatuko laginaren baitan Lehen Hezkuntzako 4. mailako taldeetan irakurketa-ulermenari buruzko nazioarteko probak aplikatzea.

 

8. Europako hizkuntza-adierazlea: atzerriko hizkuntzei buruzko adierazle europarra garatzeko xedearekin Europar Batasunak egindako nazioarteko probak DBH 4. mailako ikastetxeetan aplikatzea.

 

 

 

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |