Ikerketa Euskal hezkuntza sistemako bizikidetzaren egoera ezagutzea
:::
Helburuak
A.- Helburu orokorrak
Euskal hezkuntza sistemako bizikidetzaren egoera ezagutzea, EAEko Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen lagin adierazgarri batean.
B.- Helburu zehatzak
Arauak, partaidetza, inplikazioa eta antzerako faktoreek harreman-giro egokia sortzeari nola eragiten dioten aztertzea..
LH 6ko eta DBH 2ko ikasleek arestian aipatutako gaiei buruz dituzten iritzien ikuspegi orokorra aurkeztea.
LH 6ko ikasleek eta DBH 2koek ikastetxeko bizikidetzaren alderdi ezberdinak nola ulertzen dituzten konparatzea.
C.- Ikerlanaren hipotesiak
Bizikidetzari ikastetxez kanpoko aldagaiek eta ikastetxe barneko aldagaiek eragiten diote.
Ikastetxez kanpoko aldagaiek erraztu edo zaildu egin dezakete ikastetxeko lana, baina ez dira erabakigarriak.
Bizikidetzan eraginik handiena duten kanpo-aldagaiak ikasleen familien eta ikaskide-taldeen jarreren eta jokaeren ingurukoak dira, baina ez dira ikerlan honen aztergai.
Ikerketa ezberdinen arabera, bizikidetzan eraginik handiena duten barne-aldagaiak honako hauek dira: pertsonen eta taldeen arteko harremanak; lidergoa; tutoretza lana; ikastetxeko eta ikasgelako arauak; ikasleen eta irakasleen parte hartzea eta inplikazioa.
LH 6ko ikasleek eta DBH 2koek jarrera eta ulertzeko modu ezberdinak dituzte ikastetxeko bizikidetzari buruz.