PISA Proiektua 2012

::

PISA 2012 EUSKADI. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketaPISA 2012 EUSKADI. Emaitzen txostena eta aldagaien azterketa

2014ko martxoa

 

[ Eskuratu ]

 

PISA 2012ELGAko PISA proiektua 15 urteko ikasleei aplikatzen zaien nazioarteko ebaluazio estandarizatua da. Proiektu honetan 2000 urteko proban 32 herrik parte hartu zuten, 2003an 41, 2006an 57 eta 2009an 65. PISA proban ikasleen errendimendua ebaluatzen da honako eremu hauetan: Irakurketa, Matematika eta Zientziak.

EAE-k 2003 urteko PISA proiektuan parte hartu zuen ofizialki, datorren urtean ere PISA 2012 ebaluazioa egingo da.

PISA proiektuak, eskola curriculumaren lorpen-mailaz gain, hiru arloak Irakurketa, Matematika eta Zientziak zehaztu nahi ditu. Heldutasunerako ezinbesteko trebetasunak eta ezagupen esanguratsuak ere bai. Izan ere, PISA proiektuak zeharkako gaitasunen ebaluazioa bere gain hartzen du.

Garrantzi handia ematen zaio prozedurak menderatzeari, kontzeptuak ulertzeari eta eremu desberdinetako egoera ezberdinei erantzuteko gaitasunari ere bai.

PISA proiektuak honela definitzen du prestakuntza: 15 urteko ikasleei heldutasunera igarotzen, gizarteratzen eta partehartzen laguntzen dieten gaitasun-multzoak. Gaitasun hauek ikastetxeetan eta beraien inguruneko pertsonekiko hartu-emanen bidez ere lortzen dituzte.

Azken batean, alfabetatzea ebaluatu nahi da, gizartean aktiboki parte hartzeko beharrezkoak diren gaitasun-multzotzat ulertua. Halaber, kontuan hartzen da gaitasun horien ikasketa etengabekoa dela, bizitza osoan zehar gertatzen da eta.

MATEMATIKA, IRAKURKETA ETA ZIENTZIAK PISA PROIEKTUAN

Matematikan formazioa gaitasun hauetan datza: matematika identifikatu, ulertu eta matematikarekin inplikatu. Horretaz gain, oinarritutako iritziak eman ahal izango dira matematikaren zereginari buruz bizitzaren arloetan, hain zuzen ere, bizitza pribatuan; lan esparruan eta gizartean, arrazonatzeko gai diren, konprometitzen diren eta konstruktibo diren hiritarren egun eta geroaldiko bizitzan.
Irakurmena testu idatzietatik abiatzen da ulermena, erabilpena eta hausnarketa garatzeko. Helburua, bakoitzaren xedeak eskuratzeaz gain, ezagutza eta potentzial pertsonala garatzea eta gizartean parte hartzea da.
Zientzietan formazioak hurrengo gaitasunean gauzatzen da: ezagutza zientifikoa galderak identifikatzeko eta datuetatik abiatuta ondorioak ateratzeko erabiltzea, naturaren munduari buruzkoa eta bertan gizakiek eragindako aldaketak ulertu ahal izateko eta horren inguruan erabakiak hartzen laguntzeko.

EDUKINAK PISA PROIEKTUAN

Edukin matematikoak: batez ere «ideia matematiko nagusiak». Lehenengo zikloan ideia hauek aldaketa eta hazkundea eta espazioa eta forma dira. Hurrengo zikloetan, aldiz, zoria, arrazoibide kuantitatiboa, ziurgabetasuna eta dependentzia-harremanak erabiltzen dira.
Testu-mota desberdinen irakurketa: motaren arabera sailkatutako testu osoa (adid., deskripzioa, narrazioa, azalpenak, argudioak eta argibideak) eta egituraren arabera klasifikatutako agiriak (adib., inprimakiak, iragarkiak, deialdiak, diagramak, grafikoak edo taulak).
Kontzeptu zientifikoak: Fisika, biologia, kimika..., alor garrantzitsuenetatik aukeratutako kontzeptuak eta bizi- eta osasun zientzietako, lur- eta ingurumen-zientzietako eta teknologia jakintzagaiekin erlazionatutakoak. Esate baterako, materiaren egitura eta propietateak, aldaketa fisikoak eta kimikoak, energiaren eraldaketak, indarrak eta mugimendua, forma eta funtzioa, giza biologia, bioaniztasuna edo kontrol genetikoa.

PROZESUAK PISA PROIEKTUAN

MATEMATIKA
Gaitasun matematikoak; adibidez, ereduen gauzatzea eta problemen ebazpenak, ondoko hirurak bereiziz: prozeduren aplikazioa, loturen burutzapena eta integrazioa problemak ebazteko, eta matematizazioa, pentsaera matematikoa eta generalizazioa.

IRAKURMENA
Irakurketa lan-mota desberdinak egitea; besteak beste, osoko irakurketak burutzea, informazio zehatzak berreskuratzea, interpretazioak graratzea edo testuaren edukinari edo formari buruzko gogoeta egitea.
ZIENTZIAK
Prozesu trebetasunak, adibidez ikuspegi zientifikotik azter daitezkeen galderak ezagutzea, ebidentziaren identifikazioa ondorioak ateratzea, ebaluatzea eta jakinaraztea, eta kontzeptu zientifikoak ulertu direla erakustea. Trebezia hauek ez daude aldez aurretik zehaztutako ezagupen zientifiko-multzo baten menpe, nahiz eta ezin dira aplikatu edukin zientifikoak kontuan hartu gabe.
GAITASUNAK PISA PROIEKTUAN
PISA proiektuari irakurmena eta prestakuntza matematikoa eta zientifikoa prozesuetan aplikatzeko eta ezagutzak testuinguru-mota askotan erabiltzeko gaitasuna interesatzen zaio. Hau da:
PRESTAKUNTZA MATEMATIKOAk ezagupen, trebezia eta ulerkuntza matematikoak «egizako» testuinguruetan aplikatzeko gaitasuna kontuan hartzen du. Testuingurua egiazkotzat hartzen da parte-hartzaileen esperientzia praktikoetan eta errealetan agertzen bada. Orobat, prestakuntza matematikoaren definizioaren alderdi garrantzitsua egoera ezberdinetan matematikak egitean eta jardutean datza. Egoera horien artean bizitza pertsonala, eskola esperientzia, lana eta kirolak (edo, orokorrean, aisialdia), tokiko komunitatea eta gizartea ohiko bizimoduan aurkitzen diren moduan, eta testuinguru zientifikoak daude.
IRAKURMENAK eskolako zein eskolatik kanpoko materialak irakurtzeko gaitasunari dagokio. Erabilera pertsonaleko irakurketak (gutunak, fikziozkoak, biografiak, etab.), eremu publikoak (agiri ofizialak, informazio publikoak, etab.), enplegu eta hezkuntzakoak (testuliburuak, alegia) barne hartzen ditu.
PRESTAKUNTZA ZIENTIFIKOA errealitateko egoeratan ematen diren arazoak konpontzeko gaitasunari dagokio. Arazo hauek eragiten gaituzte gizabanako (adib., elikagaien eta energiaren erabilera), tokiko komunitate baten kide (adib., ur erazpena edo energia sortzeko zentral baten egoera, e.a.) edo munduko hiritar bezala (adib., atmosfera-berotze globala, bioaniztasunaren murrizketa...) Prestakuntza zientifikoa aplika daitekeen testuinguruak ondoko hauek dira: subjetuarena eta familiarena (pertsonala), komunitatearena (publikoa), planetako bizitza (globaltasuna) eta ezagutza zientifikoaren bilakaera eta erbaki sozialetan izan duen eragina (garrantzia historikoa).

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |