Laburpen
e-Dossier

::

Europako Programak
Programa eta ekintzei buruzko gida. Europako Batzordea. Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusia

http://europa.eu.int/comm/dgs/education_culture/guide_es.pdf

Estekak Europako Batzordeko Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatzen dituen egitarauen akzioei buruzko informazioa eskaintzen du. Horiek hezkuntza, prestakuntza, gazteria, kultura, kirol eta hiritartasunaz arduratzen dira. Ezberdinak badira ere, denek lagunen mugikortasuna, proiektu pilotoak gauzatzea eta ideien eta praktiken trukea laguntzen dituzte. Kalitatea bilatu eta berrikuntza sustatu nahi dituzte. Eragile, erakunde eta elkarte desberdinei zuzentzen zaizkie.

Egitarau eta ekintza hauek oinarrizko baloreetan sustraitzen dira, aukera-berdinatasuneko sustapen, hiritartasun aktiboa egite, kulturaskotakoaren markoan ikaste edo etengabeko prestakuntza bezala. Gida honek adierazten die era erraz Europako dimentsioko proiektu bat antolatu edo parte hartu nahi dutenei zeintzuk diren jarraitu behar dituzten mekanismoak eta prozedurak.

Socrates. Herrien arteko lankidetzaren bidez, EUROPAREN DIMENTSIOA sustatzea eta hezkuntzan kalitatea hobetzea ditu helburutzat. Zortzi ekintza aurkezten ditu: 1. Comenius, eskolako hezkuntzan; 2. Erasmus, goi mailako hezkuntzan; 3. Grundtvig, helduen hezkuntzan eta beste hezkuntza ibilbide batzuetan; 4. Lingua, Europako hizkuntzen ikasketa; 5. Minerva, informazio eta komunikazioko teknologiak hezkuntza esparruan; 6. Hezkuntza sistemen eta politiken behaketa eta berrikuntza; 7. Europako beste programekin baterako ekintzak; eta 8. neurri osagarriak.

Leonardo da Vinci. Lanbide Heziketari dagokion egitaraua da. Lankidetzaren bidez, lanbide heziketako sistemen eta praktiken kalitatea handitu eta berrikuntza eta EUROPAREN DIMENTSIOA sustatu nahi ditu.

Gazteria. Gazteen arteko kooperazio politika bultzatzeko lanabesa da. Europa ezagutzeko eta, hiritar aktibo eta arduratsu moduan, haren eraikuntzan parte hartzeko gazteei eskaintzen zaizkien aukerak zabaldu nahi ditu. Gazte-trukeko ekintzak eta zerbitzu boluntarioa sustatzen ditu.

Tempus. Goi mailako irakaskuntza esparruan Europako herrien arteko lankidetzarako programa da.

Kultura 2000. Europako herri guztientzat kultur espazio komun baten garapena lortzeko laguntzea helburutzat du. Ondare komunak zein kultur eta arte aniztasunek karakterizatzen dute esparru hori.

MEDIA Plus. Ikus-entzunezko sormena bultzatu nahi du Europan, batez ere, euskarri digitalezkoa, sektore horren lehiakortasuna eta Europako hizkuntz eta kultur aniztasunaren ordezkapena lortzeko. Elearning ekintza gailentzen da. Akzio horrek Europa zibernetikoaren hezkuntza eta prestakuntza atalak zehaztea eta osotzea ditu helburutzat.

Halaber, informazio zehatza eskaintzen du beste programa eta ekintzei buruz. Esaterako: «Muga gabeko telebista» zuzentaraua; Netd@ys Europe, 2001: Hizkuntzei buruzko Europako urtea; «Unibertsitatean sartzeari buruzko heziketak» Jean Monet ekintza; Europass-Prestakuntza; Prince, Europako hiritarrak informatzeko programa; Europa Zuzenean, hiritarrentzako informazio zerbitzua Europako legeei eta beste zenbait gaiei buruz; Gizarte zibilarekin elkartzea, elkarteak, GKEak eta sindikatuak laguntzen dituen ekintza, «Europako integrazioari buruzko gogoetak» aurrera eraman ahal ditzaten; Europako sareak eta lotura eta informazio guneak; Hirien arteko senidetzea; EB/Kanada kooperazioa; EB/AEB kooperazioa; Kirola; Hezkuntza eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskaintzen dituen herri-intereseko gainerako zerbitzuak.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |