Laburpen
e-Dossier

::

Ploteus - Europako Hezkuntza eta Prestakuntzako Eskaintza

http://europa.eu.int/ploteus/portal/home.jsp

Europako Batzordearen Interneteko ataria europar esparruan ikasteko aukerei buruz. Ploteusen helburua da Europan ikasi nahi duten ikasleak, lan bila dauden pertsonak, langileak, gurasoak, orientatzaileak eta irakasleak laguntzea informazioa bilatzen. Informazioa bizitzan zeharkako ikaskuntzari dagokio. Atariak honako atalok aurkezten ditu:

  • Ikasteko aukerak. Atal horrek unibertsitateren eta goi mailako hezkuntzako erakunderen web orriekin, ikastetxe eta lanbide heziketako datu baseekin eta baita helduentzako ikastaroekin ere esteka edo lotura ugari ditu.
  • Hezkuntza sistemak. Europako herrien hezkuntza sistemei buruzko deskripzioak eta adierazpenak.
  • Elkartrukeak eta laguntzak (Erasmus, Leonardo da Vinci, Socrates, Tempus) Europako herrietan erabiltzeko moduan daudenak. Nola egin eskabideak, norekin jarri harremanetan, etab.
  • Herri batera joan: Atzerrira, Europako beste herri batera, joaten zarenean jakin behar duzun guztia: bizitzaren kostua, hezkuntza gastuak, nola bilatu bizitokia, legeak eta Europako herriei buruzko informazio orokorra.
  • Harremanetarako helbideak. Europako herri gehienekiko loturak hezkuntza mailaka.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |