Laburpen
e-Dossier

::

Netd@ys Europa. IKTak sustatzeko proiektuak

http://europa.eu.int/comm/education/programmes/netdays/index_es.html

Netd@ys Europako Batzordearen ekimena da, hezkuntza eta kultura alorrean baliabide berrien (multimedia, Internet, bideokonferentziak edo ikus-entzunezko lanabes berriak) erabilera bultzatzeko. 1997an martxan ipini zuen, baliabide berrien aldeko jarrerak pizteko nahian. Helburu hori lortuta, azken urteetan kalitatea eta hezkuntza edukinak zein hezkuntza- eta kultur-elkarteen eta enpresen arteko harremanak sustatzera zuzendu da batipat. Netd@ys plataforma irekia da. Plataforma hori zabalduta dago hezkuntza- eta kultur-sareak sortzeari buruzko beren esperientziak ezagutarazi nahi duen edonorentzat eta baita nazioarteko loturak ere garatu nahi duenentzat ohiko ikaskuntzan baliabide berrien erabilera sortzailearen bidez.

2004an, adibidez, Netd@ys-ek proiektuak garatzeko «Kulturen arteko elkarrizketa eta irudia» aukeratu du lelo moduan, enfasi berezia eginez Europako Batasunera atxekitu diren hamar herri berrietan. Urtean aste batean —azaroan— webean parte-hartzaileen proiektuen emaitzak aurkezten ditu. Kultur ondareetan eta tradizioetan oinarritutako proiektuak sortzea bultzatu nahi du, kulturanitzeko munduan elkar ezagutza adorea hartzeko. Horrela, 2004an teknologia berriak erabili dituzte Europako Batasuneko eta horren kanpoko tradizioak, kulturak eta arte kreazioak ikasteko.

Netd@ys gazteei zuzentzen zaie batez ere, hau da, 15 eta 25 urte bitartekoei. Proiektuen sortzaileak honakook izan daitezke: ikastetxeak, gazte elkarteak, unibertsitateak eta beste hezkuntza- eta kultur-erakunde batzuk (prestakuntza zentroak, museoak, antzokiak, zinemak, liburutegiak eta tokiko agintariak, alegia).

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |