Laburpen
e-Dossier

::

Ikasketa elektronikorako Web ataria

http://www.elearningeuropa.info/index.php?lng=4

e-Learning Europako Batasunaren ekintza bat da. Bertan hezkuntza, prestakuntza eta etengabeko ikasketarako teknologia multimediaren eta Internet erabilerari buruzko informazioa biltzen dute. Hezkuntzan parte hartzen duten pertsona guztiei ireki zaie, beren esperientziak partekatzeko, proiektuak zabaltzeko eta debateak pizteko. Web gunearen helburua teknologi multimedia berriak bultzatzea da, betiere ikaskuntzaren kalitatea hobetzeko asmoz.

Interneteko atari honetatik Europako Batzordearen gainerako ekintza, programa eta proiektuetara abia daiteke, baita Europako Batasunaren beste erakundeek dituzten webetara ere, etab. Oso interesgarria da 'hezkuntza baliabideak eskolentzat' atala, arloka antolatu dituena. Esteka gehienak Europako Batasunaren herri kideetako hezkuntza administrazioenak dira. Beste alde batetik, 'sareak' eremua azpimagarria da. Haren bidez, Interneteko atari ugariekin lotzea lor daiteke hezkuntza eta beste zenbait arlotako erabilerari buruzkoak.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |