Laburpen
e-Dossier

::

Hezkuntza Berriztatzeko Programak 2003-2006: Europaren Dimentsioa

http://www.berrikuntza.net/2_L.es.html

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak jasotzen du berriztatzeko programen artean 2003-2006 hirurterako erabaki duen lehentasunezko bigarren ildoa, hots: dimentsio soziokulturalak. Europar dimentsioa eta Euskal dimentsioa hartzen ditu barne.

Lehen programari dagokionez, aldarrikatzen duen beharra hurrengoa da: ikasleak Europa batuan partehartzaile zuzen bihurtzeko erronkari aurre egitea. Helburua hori lortzeak eskatzen du hiritartasun europarraren aldeko kontzientzia sustatzea, europar balore-transmisioaren bidez (demokrazia, ongizatea, bake-kultura, aniztasuna eta gizon-emakume guztien arteko berdintasuna). Hezkuntza esparruan jarrera kritikoa, garapen jasangarria, nazioen arteko elkarganako errespetua eta herri handi eta txikien arteko bizikidetasuna eta elkarganako errespetua hartu behar dira oinarritzat. Hala ere, Europako hiritartasun berriak ez ditu alde batera utzi behar norberaren identitate ezaugarriak (curriculumaren euskal dimentsioa), bateratu baizik.

Euskal hezkuntza sistemak zenbait oinarrizko gaitasun bermatu behar du, derrigorrezko etapak amaitzean ikasle guztiek garatu behar dituztenak. Europar dimentsioa programak gaitasun horien artean honakook goraipatzen ditu: hizkuntza gaitasunak garatzea eta informazio eta komunikaziorako teknologiez jabetzea.

Izan ere, gaur egungo egoerari buruzko diagnostikoa, programetako helburuak eta esku hartzeko proposamenak eskaintzen ditu. Proposamenak zehazten ditu edukinen zehaztapenari, curriculumean banatzeari, irakasleen prestakuntzari eta baliabide didaktikoei dagokienez.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |