Laburpen
e-Dossier

::

Europako Informazioaren Euskadiko Sarea (REVIE)

http://www.revie.org/index2.htm

REVIE Euskal Antonomia Erkidegoan dauden Europari buruzko informazio zentroak biltzen dituen sarea da. 1997an jaio zen EAEn Europari buruz dagoen informazio baliabideak optimizatzeko asmoz. Sarearen helburua bikoitza da: alde batetik, Euskadiko hiritarrei eta erakunde publikoei informazioa ahalik eta azkarren eta osotuen ematea eta, bestetik, Sarea osotzen duten zentroetako informazio eta zabalkunde zereginak hobeto koordinatzea. Bereziki ikasleei eta prestakuntza zentroei zuzentzen zaie.

Egun REVIEk Interneten hurrengo 3 informazio produktu eskaintzen ditu:

  • 'Europa Euskadi'. Europako informazioari buruzko hamabostekaria
  • Proince. Europako Batzordearen programak eta ekimenak
  • REVIE zerbitzaria

Besteak beste, Europako eta nazioarteko gaiei lotuta dauden ikastaro, mintegi eta jardunaldi irekiei buruzko informazioa eskaintzen du. Prestakuntza eta zabaltze ekimen horiek EAEko erakunde publikoek zein unibertsitateek antolatzen dituzte.

Web gunea gazteleraz dago.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |