Laburpen
e-Dossier

::

European Schoolnet. Europako Hezkuntzari buruzko Interneteko ataria

http://www.eun.org/portal/index-es.cfm

European Schoolnet 26 Hezkuntza Ministerio baino gehiago biltzen dituen elkartea da eta Europako eskoletan, irakasleen eta ikasleen IKTen (informazio eta komunikaziorako teknologiak) ikaskuntza bultzatzea du xede nagusitzat. Bereziki Lehen Hezkuntzara zuzentzen da Interneteko atari hau. Besteak beste, irakasleei baliabideak, debateak, albisteak, eskolako jarduerak, lankidetzarako tresnak, eredu praktikoak eta prestakuntzarako aukerak eskeintzen dizkie. Atariak esteka interesgarriak eskaintzen ditu; esate baterako honakook: Virtual School (baliabideak eta jarduerak), myEUROPE (Europako hiritartasun, mugikortasun, kultur aniztasunari buruzko jarduerak), Comenius Space, School Managers Centre (eskola lidergoko esperientziak), eSchola (IKTak erabiltzeko adibide praktikoak) eta ENIS (Europako eskola berritzaileak).

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |