Laburpen
e-Dossier

::

Gazteak Europako erronkaren aurrean (esp)

http://www.estudios.lacaixa.comunicacions.com/webes/estudis.nsf/wurl/pfes007cos_esp

Joaquim Prats Cuevasek zuzendu zuen ikerketa hau. 'La Caixa' fundazioak 2001ean argitaratu zuen haren Estudios Sociales bilduman, 7. zenbakiarekin.

Liburuak bost atal, ondorioak eta eranskin metodologiko bat dauzka. Lehenengo kapituluan ikerketaren ikuspegi orokorra aurkezten da. Bigarrenean analizatzen dute zer den Europa eta nola planteatzen duten DBHko curriculumek eta testu liburuek ikasi behar den. Hirugarrenean, aztertzen da zer dakiten Europaz Espainiako gazteek DBH amaitzen dutenean. Laugarren atalak arakatzen ditu Espainiako gazteek nola hautematen duten Europa eta zein sentimendu maila garatu duten Europaren alde; gero, gazteek Batasun prozesuaren aurrean duten jarrera; ondoren, dituzten interesak eta, amaitzeko, aztertzen du zelako Europa nahiko luketen. Bostgarren atalean egileek jakin gura dute gazteek nola ikusten dituzten Europako gainerako lagunak.

Ondorioetan, gazteen identitatea eta Europari buruz dituzten sentimenduak lantzen ditu; halaber, gai horretaz dakiten ezaugarriak eta Europa sorterazten zaizkien balorazio, espektatiba eta hautemate nagusiak. Izan ere, atal honetan zenbait gomendio eta iradokizun eskaintzen dira, curriculum materialak hobetu, hezkuntzako edukinetan Europako hiritartasuna eta zibilizazio kontzeptuak birdefinitu, hezkuntza kalitatea hobetzeko politikak sortu, irakasleen zein ikasleen elkartrukeak eta higikortasuna bultzatu eta instituzioetako komunikazio politikak ere hobetzeko.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |