Laburpen
e-Dossier

::

Europako Gazteen Interneteko ataria

http://europa.eu.int/youth/index_es.html

Europako gazteek albisteak eta berriak jasotzeko oso interesgarria da Interneteko atari hau. Atal iraunkorrak hurrengoak dira: ikasi, lan egin, boluntariotza/elkar trukeak, zure eskubideak eta gazteentzako beste atari batzuk. Esate baterako, 'zure eskubideak' atalean honakoetara joan daiteke: '...kontsumitzaile gisa', '...etorkin gisa', '...familia baten kide gisa', 'denok berdinak, denok diferenteak' eta 'giza eskubideak'.

Gainera, debate- eta informazio-foroak aurkezten ditu Europako Batasunaren hiritar moduan parte hartzeko. Atal guztietan esteka ugari eskaintzen ditu, eta informazioa zein hizkuntzatan agertzen den adierazten du.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |