Laburpen
e-Dossier

::

Gazteen Europako Foroa

http://www.forumjeunesse.org/fr/

Foro hau ingeleraz eta frantsesez kontsulta daiteke. Europan gazteen interesak ordezkatzen ditu eta, halaber, Europako Batasuna eta Nazio Batuen Elkartea moduko nazioarteko erakundeak aholkatzen eta laguntzen ditu gazteei dagokienez. Gauzatzen dituen ekintzei eta proiektuei buruz informazioa ikus daiteke, gaika eta estekekin antolatuta. Izan ere, gazteentzat garrantzitsuak diren gai desberdinei buruz txostenak egiten ditu. Hona hemen hezkuntza arloko zenbait adibide:

  • Gazte politika Europan.
  • Mugikortasuna Europan.
  • Ikaskuntzan oinarritutako Europarantz.
  • Giza baldintza hobeagoen alde gazte guztientzat.
  • Lana, integrazioa eta gizarte babesa.
  • Giza eskubideak eta berdintasuna.
  • Gizon/emakumeen berdintasuna eta emakume gazteak.
  • Gure kontinentearen haratago.
  • Prestakuntza.

Gainera, Europako gazte politikari buruzko dokumentazio zabala aurki daiteke web gune honetan.

^ Igo |

ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |