Laburpen
e-Dossier

::

Europako hiritartasuna eraikitzen: ereduak, programak eta ekinbideak (esp)

http://www.uv.es/soespe/Bartolome.htm

Bartzelonako Unibertsitateko Margarita Bartolomé Pina da egilea. Dokumentu hau Pedagogía de la diversidad: Creando una cultura de paz izeneko Hirurteko Munduko Hamargarren Konferentzian aukeztu zuen. Finean, Espainiako Pedagogia Elkarteak argitaratzen du.

Europako hiritartasunaren gaiari ekiten dio hezkuntza ikuspegitik. Horrek ez du esan gura prestakuntzaren beharra haur eta gazte garaitan baino ez duela ikusiko. Bere ustez, aldiz, prestakuntza bizitza osorako gai garrantzitsua izan behar da. Egiten duen analisian hiritartasuna praktika aktibo gisa ulertzen du, hiritarraren pertenentzi sentimendutik abiatuz, eta ez da geratzen haren lege dimentsioan. Gure gizartean gertatutako aldaketez hausnartzen du, hau da, ongizate gizartetik informazio gizartera trantzisioa, mugimendu migratorio berriak, Ipar-Hego arteko desberdintasunak sakontzea, sozializazio defizita eta gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunen irankortasuna. Holan, honako jomuga proposatzen ditu: 1. Partehartzea abiaraziko duen ezagutza bultzatzea; 2. Trebetasun politiko, gizarteko eta analitikoak garatzea eta 3. Guztien onaren aldeko jarrerak sustatzea. Beste alde batetik, hiritartasun ereduak aztertzen ditu: kosmopolita, globala, erantzulea, aktiboa, kritikoa, kulturaskotakoa, kulturartekoa, berezitua, demokratikoa eta soziala. Egilea hiritartasun kulturarteko eta kritikoaren alde agertzen da.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |