Dokumentuak
e-Dossierak

::

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA e-dossier

Aurkibidea
1. Sarrera
2. Eremua eta ezaugarriak
3. Oinarrizko konpetentziak Euskal Hezkuntza Sisteman
4. Ebaluazio Diagnostikoa Euskal Hezkuntza Sisteman
5. Ebaluazio Diagnostikoari buruzko legeria
6. Bestelako informazioa
7. ISEI-IVEIra kontsultak edo iradokizunak bidaltzeko

1. Sarrera

Gaur egun, kontsentsu handia dago mundu mailan hezkunta sistemen kalitatea neurtzeko orduan Konpetentziak errendimenduaren adierazle aproposak direla ezartzen denean. Gainera, ikasleek lortzen duten errendimendu maila eskolako eta gizarte testuinguruek baldintzatzen dutela ere osoki onartuta dago. Mundu mailako kontsentsu horrek gomendatzen du ere, curriculuma garatzean uneren batean, proba bat ezartzea hezkunta sistemaren eraginkortasuna neurtzeko, horretaz informatzeko eta neurri zuzentzaileak sartu ahal izateko.

Ebaluazio  Diagnostikoa informazioa jasotzeko prozesu sistematikoa da ikasleek duten oinarrizko konpetentzien garapen maila ezagutzeko, eta beraz hezkunta sistemaren eraginkortasuna ezagutzeko ere, honako bi xedeei begira:

  • Eskolak bizitzarako zein neurritan prestatzen duen ezagutzea, hau da, ikasleak zein neurritaraino dauden prest gizarte modernuaren barruan hiritar bezala dagokien rola jokatzeko eta era aktiboan parte hartzeko.
  • Informazio lagungarria biltzea: alde batetik ikastetxeentzako, haien proiektuak eta irakaste praktikak hobetzeko azterketa eta hausnarketa egiterakoan; bestaldetik Administraziorako, hezkuntzaren politika bideratzeko erabakiak hartzerakoan.

Honako dokumentuetan ikus daiteke, konpetentziak ebaluatzearen arloan, gaur egungo helburuak eta joerak zeintzuk diren eta horrelako ebaluazioek zein garrantzia duten ikasleak, irakasleak eta familiak hezkuntzaren hobekuntzan inplikatzeko.

Assessing Key Competencies: Why Would We? How Could We?
Rosemary Hipkins. 2007

Principles and Indicators for Student Assessment Systems
National Center for Fair and Open Testing. 2007

L’évaluation des apprentissages au secondaire. Cadre de référence
Gobierno de Quebec. Ministerio de Educación. 2006

Évaluer des compétences
Philippe Perrenoud. 2004

L’évaluation des compétences disciplinaires et la place des connaissances
Québec. Ministère de l'Éducation, du Loisir et du Sport

La Evaluación orientada a la toma de decisiones de mejora
Catalina Martinez Mediano

 

^ Igo |

2. Eremua eta ezaugarriak

Hezkuntzaren Lege Organikoa-k (LOE) zera ezartzen du: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa bukatzerakoan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila bukatzerakoan, ikastetxe guztiek haien ikasleek lortutako oinarrizko konpetentzien ebaluazio diagnostikoa egin behar dute (144. eta 147. art.)

LOEk bi prozesu mota ezartzen ditu ebaluazio diagnostikoetarako:

Ebaluazio  Diagnostiko orokorrak, laginetako izaera izango dutenak, ikasleen eta ikastetxeen datu adierazgarriak biltzen dituzte, bai estatu mailan bai autonomia mailan. Ebaluazio hauetan parte hartzen dute Hezkuntza, Gizarte politika eta Kirola Ministerioak (MEPSyD) eta hezkuntza-Administrazio autonomikoak.

Ebaluazio Diagnostikoak, zentsuko izaera izango dutenak, hau da, ikastetxe guztiek egingo dute. Ebaluazio horiek barruko izaera edukitzeaz gain, hezitzaileak eta orientatzaileak izango dira ikastetxeentzat. Aldi berean, izaera informatiboa edukikok dute familientzat zein hezkuntza-komunitatearentzat. Ebaluazio Diagnostikoen garapena eta kontrola hezkuntza-Administrazio autonomikoei dagozkie.

Honako dokumentu bildumak ebaluazio diagnostikoen ezaugarriak sakonago ezagutzen laguntzen du, beste autonomia erkidegoetan nola garatu den erakusten baitu.

Aplicación de las competencias educativas básicas en las Comunidades Autónomas y en el Estado
Consejo Escolar del Estado. 2008

El modelo de evaluación de diagnóstico de Andalucía
Casto Sánchez Mellado. 2007

Evaluación de Diagnóstico Asturias 2006
Marco de la evaluación e informes de resultados

Evaluación de Diagnóstico en Asturias
Principado de Asturias. 2006

Evaluación diagnóstica de la Educación Primaria
Junta de Castilla-León

Evaluación diagnóstica de la Educación Secundaria
Junta de Castilla-León

Proves de competències bàsiques
Generalitat de Catalunya

Plan de evaluación. Proyecto del Departamento de Educación
Generalitat de Catalunya

Proyecto: Evaluaciones Generales de Diagnóstico
MEPSyD. Instituto de Evaluación

^ Igo |

3. Oinarrizko konpetentziak Euskal Hezkuntza Sisteman

Azken urteotan ELGEk eta Europako Batasunak egindako proposamenak erreferentzi bezala hartuta, curriculum berria -LOEk eta urriaren 16ko 175/2007 Dekretuak ezarrita- derrigorrezko hezkuntza oinarrizko konpetentziak garatzeko helburuan oinarritzen da eta bideratze horren alde egin nahi du


Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzeko dekretua

^ Igo |

4. Ebaluazio Diagnostikoa Euskal Hezkuntza Sisteman

Euskal hezkuntza sistema ebaluatzeko ezarriko den Ebaluazioa Diagnostikoak, ikasleak lortu duen oinarrizko konpetentzien garapena neurtzeaz gain, informazio zehatza eta baliozkoa emango die hezkuntza-agente guztiei, alde ahulak aldatzeko edo hobetzeko eta alde sendoak finkatzeko eta indartzeko.

Hortaz, Ebaluazio Diagnostikoa tresna pribilegiatu bezala hartu behar da, baina ez bakarra, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuen etengabeko hobekuntza bultzatzeko ikastetxeetan eta, ondorioz,
euskal hezkuntza sistema osoan.

Argi izan behar dugu oinarrizko konpetentzien ebaluazioak ezin duela irakasleek egiten duten curriculum ebaluazioa ordezkatu, hori beti izango baita ikasleekin garatzen duen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren oinarrizko aldea.

Ebaluazio Diagnostikoa. Oinarrizko konpetentzien ebaluazioa.
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Oinarrizko konpetentzien Ebaluazio Diagnostikoa Lehen Hezkuntzako 4. mailan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. Mailan
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.

Ebaluazio Diagnostikoa Euskadin. Ebaluazio Diagnostikoa zer den eta beste 25 oinarrizko galdera
Eusko Jaurlaritza. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.


^ Igo |

5. Ebaluazio Diagnostikoari buruzko legeria

Atal honetan Ebaluazio Diagnostikoa kokatzen den testu arauemaileen laburpenak jaso dira:

Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación.

175/2007 DEKRETUA, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa.

Euskadiko Ebaluazio Diagnostikoa honako aginduan zehaztu da:

EHAA 2008-12-09
AGINDUA, 2008ko abenduaren 2koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan diagnosi-ebaluazioko prozesua arautzen duena.

^ Igo |

6.Bestelako informazioak

Ondoko dokumentuetan ebaluazioari ekiten zaio hobekuntzara bideratutako ikuspuntutik eta
Hezkuntza sistemen ebaluazio diagnostikoaren emaitzak onuragarriak izan daitezen zenbait hausnarketa ematen dira.

Fichas didácticas para comprender las evaluaciones educativas
PREAL. 2006

¿Cómo usar las evaluaciones para mejorar la educación? Los resultados como herramienta de aprendizaje y mejora
Pedro Ravela. 2006

¿Qué son los factores asociados? Intentando comprender los sistemas educativos
Pedro Ravela. 2006

¿Cómo analizar un informe de evaluación? Las preguntas que un lector debe hacerse ante un informe de resultados
Pedro Ravela. 2006

¿Por qué los rankings son modos inapropiados de valorar la calidad de las escuelas?  Hacia nuevos modos de utilizar los resultados por escuela
Pedro Ravela. 2006

¿Quiénes y cómo usan los informes generados por los sistemas de evaluación de aprendizaje en la educación primaria? Los casos de México y Uruguay
PREAL. 2003

¿Cómo se usa y qué impacto tiene la información empírica sobre las evaluaciones nacionales de aprendizajes en el mejoramiento de la Educación Primaria pública en Uruguay?
Adriana Aristimuño; Rubén Kaztman; Lucía Monteiro. 2003

Helping teachers to make greater use of diagnostic assessment: a means of linking research and practice
University of Leeds. 2003

^ Igo |

7. Kontsultak edo iradokizunak bidali

Kontsultak edo iradokizunak, mezedez ondorengo posta elektronikoan zehaztu:

E_MAIL: consulta@isei-ivei.net

BESTE DOSSIERRAK >>>

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |