TIMSS 2007

::
TIMSS 2007 - Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin
TIMSS 2007 - Matematikako eta Zientzietako emaitzak Euskadin
TIMSS 2007 Encyclopedia EUSKADI "TIMSS 2007 Encyclopedia"-n

Matematikaren eta Natur Zientzien Nazioarteko ebaluazioa (TIMSS) Hezkuntza Ebaluaziorako Nazioarteko Elkartearen (IEA) proiektu bat da. IEA erakunde independienteak ebaluazio eta ikerketarako nazio-erakundeekin kolaboratu egin du 1959 urtetik aurrera, azterlanak egiten.

Euskal Autonomia Erkidegoak 2003 urteko TIMSS proiektuan ofizialki parte hartu zuen eta martxan dagoen 2007 urteko ebaluazioan ere parte hartuko du.

Lau urtetik behin burutzen den TIMSS ikerketak bere emaitzak argitaratzen ditu. Emaitza hauek Matematika eta Zientzen gaineko irakaskuntzaren aurrerapenak islatzen dituzte.

Horrez gain, emaitzak interpretatzeko baliabideak eskaintzen ditu eta denboraren poderioz ikaste-irakaste prozesuan gertatzen diren aldaketez informatzen du. Euskal Autonomia Erkidegoak bigarren aldiz TIMSS ebaluazioan parte hartuko duenez, gure hezkuntza sistemaren garapen-datuak jasoko ditu aipaturiko arloetan.

TIMSSek Matematika eta Natur Zientziak ikasteko testuinguruari buruzko galdetegi eta besten bidez ikasleak, irakasleak eta zuzendariak galdetzen ditu. Galdera-sorta honen joeren datuek hezkuntza eta arauen inplementazioan aldaketen ikuspegi dinamikoa eskeintzen dute, irakaskuntza praktikak hobetzeko ere laguntza baliagarria izaten da.

Handitu irudia
Handitu irudia

Bilera TIMSS 2007.

Quebec eta Euskadi.

Bilera TIMSS 2007

 

Partehartzaileak

Ameriketako Estatu Batuak

Alberta (Kanada)

Alemania

Aljeria

Armenia

Australia

Austria

Bahrain

Bosnia-Herzegovina

Botswana

Britaniar Columbia (Kanada)

Bulgaria

Danimarka

Djibouti

Egipto

El Salvador

Eskozia

Eslovakia

Eslovenia

Errumania

Errusia

Euskadi

Georgia

Ghana

Hego Korea

Herbehereak

Honduras

Hong-Kong

Hungaria

Indonesia

Ingalaterra

Iran

Israel

Italia

Japonia

Jordania

Kazakhstan

Kolonbia

Kuwait

Letonia

Libano

Lituania

Malaysia

Malta

Maroko

Moldavia

Mongolia

Norvegia

Oman

Ontario (Kanada)

Palestina

Qatar

Quebec (Kanada)

Saudi Arabia

Serbia

Singapur

Siria

Suedia

Thailandia

Tunisia

Turkia

Txina Taipei

Ukraina

Yemen

Zelanda Berria

Zipre


TIMSSen curriculum ereduak hiru atal ditu:

  • Diseinatutako curriculuma.
  • Aplikatutako curriculuma.
  • Lortutako curriculuma.

Hauek, adirazten dute, gizartearen ustetan, ikasleek Matematika eta Zientzari buruz ikasi behar dutena eta hori lortzeko nola antolatu behar den hezkuntza sistema.

TIMSS probak nazioarteko adostasun baten bitartez osatu eta garatzen dira. Horretarako, Didaktika, Matematika, Zientziak eta Estatistika adituek parte hartzen dute.

Hezkuntza-komunitateak, ikertzaileek, ebaluazioaren egileek Matematikaren eta Zientzien ebaluazio datuetatik ondorengo aspektuak espero ditzakete:

  • Herri bakoitzak lorturiko emaitzekin herrien konparazioari buruzko informazioa lortzea eta, aurreko TIMSSeko ikerketen beste datuekin batera, haien arteko desberdintasunak azaltzeko arrazoiak proposatzea.
  • Herri bakoitzean Matematikaren eta Natur Zientzien ikaskuntza eta irakaskuntzaren eraginkortasuna hobetzea.
  • DBH 2.mailako Matematika eta Zientzia ezagupen eta trebetasunen aspektu adierazgarriak ezagutzea.
  • Hezkuntza sistemek eta ikastetxeek lorturiko emaitzei buruzko datu osagarriak eskaintzea eta baita irakaskuntzako praktikan ere lorturiko hobekuntzaz.

^ Igo |

© ISEI-IVEI: Asturias 9-3., 48015 Bilbao | Tfno: 94 476 06 04 | Fax: 94 476 37 84 |