2006-08-09

 

IA DENA PREST DAGO TIMSS 2007 EBALUAZIOA APLIKATZEKO

Udako egun hauetan TIMSS 2007 nazioarteko ebaluazioa prestatzen ari gara Riga-n (Letonia). Proba pilotua aurten egin ondoren, behin betiko Matematika eta Zientzia itemak eta baita galdetegiak findu eta hautatu egiten dira.
TIMSS benetako azterlan multinazionala eta multikulturala da. 60 herrialde baino gehiago daude hemen ordezkatuak, Mongolia-tik El Salvador-era eta Suedia-tik Botswana-ra.Hau da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak egiten dituen bi nazioarteko estudio handi horietako bat, eta munduko zaharrena. Esperientzia eta emaitzen konpartitzea oso garrantzitsua da hezkuntza sistemen hobekuntzan.

Informazio gehiagorako:http://www.isei-ivei.net/eusk/timms/indextimsse.htm

Suscribirse a Entradas [Atom]