2008-04-30

 

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Gaur amaitu dira Amorebieta-Etxanon Ebaluazio Diagnostikoari buruzko jardunaldiak.

Ikuskaritza, Berritzegune ta ISEI-IVEI-ko jende askok parte hartu du eta Txile SIMCE-ko(Ebaluazio-Sistema) Lorena Meckes eta Elisa de Padua izan ditugu gonbidatu gisa. Asko ikasi dugu beraien esperientzia luzetik.

Laister izango dira beraien hitzaldiak ISEI-IVEI-ren web orrian.




2008-04-27

 

TXILEKO SIMCE-KOAK GUREAN


Lorena Meckes eta Elisa de Padua Txileko Hezkuntza Ebaluazio Sistema den SIMCE-rekin duten esperientzia kontatuko digute. Seguru pilo bat ikasiko dugula.

Ongi etorriak!

2008-04-15

 

PISA ETA POLONIAREN KASUA



Deigarria da Hezkuntza Sistema baten egitura aldatzean zernolako hobekuntza ekar dezakeen ikasleen konpetentzietan.
Polonia sistema "germaniko" batetik "nordiko" batera pasatu zen, itinerario goiztarretatik konprentsibotasunera (ikus irudia). Eta horra hor emaitza PISA-n.




2008-04-07

 

PISA GB BILERA POLONIAN


Hasi da Polonian PISA GB bilera. Helburua 2009 eta 2012 azterlanak prestatzea. Egun gutxi barru ekingo diote lurralde guztiek PISA 2009-ko pilotoa aplikatzeari.

2008-04-04

 

PISA-RI BURUZKO HAUSNARKETA TRENTON


OCDE eta Provincia Autonoma di Trento-k antolatuta PISA emaitzei buruzko hausnarketa bat egiten ari gara egun hauetan.
Partaideak, OCDE-ko jendea, Italia, Australia, Erresuma Batua, Katalunia, Euskadi, Wallonia, Alemania, Txina, Kanada eta Portugal-eko jendea.

2008-04-01

 

WWW.ISEI-IVEI.NET WEBLEKUAREN BISITAK


Pasa den hileko zenbakietan mantentzen gara.

Suscribirse a Entradas [Atom]