2007-09-26

 

EZAGUTU ZURE MUNDUA: DATUAK GARRANTZITSUAK DIRA


KLIKATU HEMEN

2007-09-19

 

OCDE-REN HEZKUNTZA-DATU BERRIAK LABURKI

Interneten:
http://www.oecd.org/document/30/0,3343,en_2649_201185_39251550_1_1_1_1,00.html

DBH bukatzen duten ikasleen ehunekoa

Grezia eta Alemanian ikasleen %100ak lortzen du graduatzea. Finlandia, Japon, Korea, Norvegia eta Irlanda %90etik pasatzen da ehunekoa. Mexiko, Turkia, Portugal, Zeelanda Berria eta Espainia dira azkenak ranking honetan.

Immigranteen errendimendua jatorrizko ikasleekin konparatuz

Lehen belaunaldikoak grisean daude eta bigarrenekoak urdinean. Diferentziarik handiena Belgikan ematen da jatorrizkoen alde, gero Alemania, Suedia eta Suitzan. Alemaniako kasua da agian okerrena. Diferentzia handiagoa baita bigarren belaunaldikoekin, hau da, hauek txarragoak dira lehen belaunaldikoak baino. Kanada eta Australiako kasuak guztiz bestelakoak dira baina kontuan hartu behar da selekzionatu egiten dituztela etorkinak eta kopuru hani batean Txinatarrak direla. Espainia ez dago 15 urteko oso immigrante-kopuru baxua zuelako momentu horretan.

Gastua ikasleko

OCDE-k ohartzen duen bezala, “Gastu baxuago batek ez du nahitaez adierazi nahi errendimendu baxua eta gaizkiulertua izan liteke gastu baxu bat parekatzea hezkuntza-zerbitzuen kalitate baxuarekin. Adibidez, Korea eta Holandako gastu metatua baxuagoa da OCDE-ko batez bestekoa baino, baina biak daude herrialde hoberenen artean PISA 2003 azterketan. “
Hezkuntza-gasturik handiena Estatu Batuak, Suitza eta Norvegian dago. Baxuena berriz Brasil, Turkia eta Errusian.


Bestalde, efizientzia ere oso garrantzitsua da. Izandako gastuarekin nolako errendimendua lortu duten alegia (PISA 2003an).
Finlandia eta Korea dira munduko herrialderik efizienteenak. Mexiko, Grezia, Portugal, Italia, Espainia, Estatu Batuak …e.a. berriz efizientzia-mailarik baxuenetan aurkitzen dira.

Irakaskuntzako ordu-kopurua ikastetxe publikoetan

Ez du loturarik errendimenduarekin behintzat. Hori da nabarmenena. Finlandian dute kopururik txikiena eta Italian handiena.

Irakasleen soldata DBH-n

Hoberen ordainduta dauden irakasleak Luxenburgokoak dira. Gero Suitza, Korea eta Alemaniakoak. Espainia batez bestekotik gora dago kokatuta. Finlandia edo Suedia berriz, baxuago. Soldatarik baxuenak Hungaria, Israel eta Mexikon daude.
Hemen ere nabarmena da errendimenduarekiko erlaziorik eza.


Irakasleen irakaskuntza lan-orduak DBH-n

Ordu-kopururik handiena Estatu Batuak, Mexiko eta Zeelanda Berrian ematen dira. Espainia erdialdean dago. Errendimendu bikaineko herrialde asko berriz ordu-kopururik txikienak dituzte: Japon, Hungaria, Portugal, Korea, Grezia, Finlandia dira gutxien dituztenak.

Suscribirse a Entradas [Atom]