2008-01-20

 

ESTHER SUI-CHU HO, HONG-KONG-EKO PISA ZENTRUKO ZUZENDARIARI EGINIKO ELKARRIZKETA



G: Bai Hong-Kong-en eta bai Euskadin ikasle elebidunak ditugu. Hong-Kong-eko hizkuntza nagusia txinera da eta Euskadin erabiliena espainiera eta leku bietan erabiltzen dugu murgiltzea han ingelesez eta hemen euskaraz.
Zuen kasuan EMI (English Medium Instruction) duzue, eta eskola hauetan klaseak ingelesez ematen dira. Popularra al da eskola-mota hau Hong-Kong-en? Zein da EMI eskoletan dagoen ikasleriaren ehunekoa?



Esther: Hong-Kong-eko Bigarren Hezkuntzako eskolen %25 erabiltzen ari dira EMI (klaseak ingelesez). Eskola-mota hau oso popularra da eta bere matrikula normalean oso ona da. Hau da, Lehen Hezkuntzako eskoletan errendimendurik hoberena duten ikasleak EMI eskoletara joango dira.



G.: Gure ikerketen arabera, Bigarren Hezkuntzako ikasleen euskara-maila ez da, kasu askotan, altua eta ikusi genuen probaren hizkuntza erabakiorra zela PISA bezalako nazioarteko probak aplikatzen ditugunean. Ikasleek hobeto errenditzen dute beraien lehen hizkuntzan, beraien 2.H-aren maila ez delako jatorrizko hiztunen parekoa. Berdin gertatzen al da zuen experientzian?



Esther: PISA-ren diseinua ikasleen alfabetizazio (literacy) funtzionala ebaluatzea da, hau da, nola aplikatzen dituzten beraien ezagutzak eguneroko arazoak konpontzeko. Eguneroko bizitzaren hizkuntza erabiltzea probarako neurri fidagarriago eta baliagarriagoa da. Hong-Kong-en kasuan, Ho eta Man-en artikuluak ikus daitekeen bezala (2007), erakusten da diferentzia. Beraz, bat nator zurekin: lehen hizkuntza da egokiena PISA-rako ikasleak L1 eta L2-ren artean elebitasun orekaturik ez badute.



G.:Baina proba ikaslearen L1-en aplikatzen dugunean emaitzak onak dira: modu egokian errenditzen dute zientzia edo irakurketan, maila onean. Beraz, ikasten dituzte edukiak bigarren hizkuntzan baina hobeto errenditzen dute probaren hizkuntza 1. H denean. Ba al duzue honi buruzko daturik zuen kasuan?



Esther: Bai, datuak ditugu PISA 2000+-etik aurrera. Ziklo bakoitzean, beste datu multzo bat jasotzen dugu konparatu ahal izateko eta emaitzak nahiko konsistenteak dira aurreko hiru zikloetan. Ho eta Man-en artikuluak azaltzen du emaitza hau. 2.H-an edukiak ikasten dituzten ikasleak oraindik hobeto errenditzen dute probaren hizkuntza lehen hizkuntza denean. Gure interpretazioa da ez direla elebidun orekatuak 1.H eta 2.H-etan eta 1. H-a hizkuntza hobea dela oraindik beraien ikuspuntuak adierazteko.


IKUS 2006-KO EMAITZAK:

http://www.fed.cuhk.edu.hk/~hkpisa/events/2006/files/071210-ppt6-kwong.pdf



2008-01-08

 

WEB ORRIAREN BISITAK 2007: BLOGAREN PROTAGONISMOA ABENDUAN

Hauek dira urtean zehar izandako bisitak.
Eta hauek Blogaren bisitak.

2008-01-02

 

PISA 2006 TXOSTEN ETA AURKEZPEN AUNITZ

USA Txostena:
pisa_usa06.pdf
Kanada txostena:
pisacanada06.pdf
Andalucia:
andalucia_informe_pisa.pdf
Galicia:
PISA_2006%20galicia.pdf

Suscribirse a Entradas [Atom]