2010-01-29

 

2010EKO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN APLIKAZIO PROZESUAREN HASIERA

2010eko ebaluazio diagnostikoan parte hartuko duten Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen ia datu guztiak bildu ostean, 2010eko aplikazio-prozesuari hasiera emango zaio.

- Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpena agertu berri da; horren bidez ematen dira 2010eko probak egiteko argibideak (esteka: EBAZPENA 2009/2010 ikasturtean, oinarrizko gaitasunen ebaluazio diagnostikoaren ingurukoa. (EHAA, 2010-02-11) ).
- 2. artikuluak adierazten duen moduan, probak aplikatzeko aldia honako hau izango da:

a) Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak: 2010eko otsailaren 22tik martxoaren 5era arteko aldian.
b) DBHko 2. mailako ikasleak: 2010eko martxoaren 8 eta 19 arteko aldian.
c) Ezohiko egoerak edo aplikazioan sor daitezkeen arazoak konpontzeko, egun batzuetan luzatu ahal izango dira aurreko artikuluetan adierazitako aplikazio-aldiak.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, lehiaketa publiko bidez, kanpoko enpresa bati esleitu dizkio talde eta ikastetxe bakoitzean probak aplikatzearekin lotutako lanak. Enpresa esleipendunaren lana ISEI-IVEIk berrikusiko du zuzenean, eta ebaluazio diagnostiko honetarako zehaztutako protokolo eta irizpide estandarizatu guztiak zorrotz bete beharko ditu.

- Jakinarazpen ofizial bat bidali da Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako zuzendaritza talde bakoitzera; bertan, ikastetxe bakoitzean aplikazioa noiz gauzatuko den jakinaraziko da. Guztiz justifikatutako arrazoiak direla eta, proposatutako egunetan probak ezingo balira egin, ikastetxeko zuzendariak egoera horren berri emango du aldaketa adosteko. Denboran gutxitan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara bidaliko da komunikazio hau.

- Parte hartuko duen ikastetxe bakoitzak, datozen egunotan, bisita izango du aplikazioa prestatzeko, ikasleen zerrenda berrikusteko eta aplikazio-datak eta ordutegia behin betikoz adosteko; horrez gain, beharrezko guneen eta ekipamenduen baldintzak ere zehaztuko dituzte.

Azkenik, ISEI-IVEIk ebaluazioa egiteko,hainbat dokumentu bidaliko ditu berehala argibide orokorrekin; horrez gain, benetakoen antzekoak diren proba-ereduak eta erantzun-orriak ere bidaliko ditu. Parte hartuko duen talde bakoitzeko tutoreak, proba aplikatu baino egun batzuk lehenago, proben helburuaren, ezaugarrien eta garrantziaren berri eman beharko die ikasleei; horretarako, material hauek erabili ahal izango ditu.

 

IKERKETAKO TEKNIKARI ADITU LANPOSTU DEIALDIA ISEI-IVEI ERAKUNDEAN

Zerbitzu-betekizunen erregimenean, ISEI-IVEIko Metodo Taldearen baitan, Ikerketako teknikari aditu lanpostua betetzeko deialdia agertuko da.

Karrerako edo praktiketako funtzionarioek parte hartu ahal dute deialdian, baita bitarteko funtzionarioek ere.

Parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira: 2. hizkuntz eskakizuna, goi mailako titulazioa, irakaskuntza arloan 6 urteko esperientzia, eta A edo B taldekoa izatea.
ESKURATU HEMENTXE DEIALDIA

2010-01-25

 

Migraziotik etorritako haurren hezkuntzari buruzko 2009ko azaroaren 26ko Europako Kontseiluaren ondorioak

Hauek dira etorkinak Europar Batasunean gizarteratzeko politikarako oinarrizko printzipio komunak finkatzeari buruzko Kontseiluaren eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako gobernuetako ordezkarien ondorioak. Printzipio horietako baten arabera, hezkuntzan gauzatutako ahaleginak ezinbestekoak dira etorkinak prestatzeko eta, bereziki, haien ondorengoak prestatzeko, gizartean arrakasta handiagoarekin eta modu aktiboagoan parte har dezaten.
ESKURATU HEMENTXE PDFa

2010-01-19

 

ALDATZEN ARI DEN MUNDURAKO GAITASUN GARRANTZITSUAK

Batzordeak Europako Parlamentuari, Kontseiluari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari egindako jakinarazpena.

Kontseiluaren eta Batzordearen «2010eko Hezkuntza eta prestakuntza» lan-programa praktikan jartzeari buruzko 2010eko txosten bateratuaren proiektua.

ESKURATU HEMENTXE PDFa

2010-01-13

 

2010EKO DIAGNOSTIKOA EGITEKO EBALUAZIORAKO IKASLEEN DATU BILKETAREN HASIERA

Urtarrilaren 11tik 22 arte Euskal Autonomia Erkidegoko funts publikoekin mantendutako zentroetan eskolatutako Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasle guztien datu-bilketa prozesua gauzatuko da.

Datu-bilketa hori
http://www.ediagnostikoak.net/ aplikazio informatikoaren bidez gauzatuko da, datuak sartzeko protokoloan xedatutako irizpide eta prozedurei jarraiki.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako diagnostikoa egiteko ebaluazio prozesua arautzen duen 2008ko abenduaren 2ko Aginduko 6.2. artikuluak honela dio:

“Ikastetxe bakoitzeko zuzendariak proba egingo zaien ikasle guztien zerrenda osatuko du; zerrenda horretan Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasle guztiak jaso beharko dira”.

Zerrendak egin eta berrikusi ondoren, parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak aplikazioaz arduratzen den pertsonaren bisita jasoko du, ikasleen zerrenda egiaztatzeko eta aplikazioko behin betiko baldintzak finkatzeko.
ESKURATU HEMENTXE PDFa

ESKURATU HEMENTXE PDFa

2010-01-11

 

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA URTE BERRIAN

2010 urtea Euskadiko ebaluazio diagnostikoarekin lotutako bi lanekin hasi dugu:

1. 2009ko aplikazioari dagokion prozesua amaitzea:

2009ko azken hiruhilekoan, diagnostikoaren ebaluazioko 2009 aplikazioan parte hartu zuten ikastetxe guztiek deskargatu zuten ikastetxearen txostena eta ebaluatutako ikastetxeko ikasle bakoitzaren banakako txostena. Era berean, eremuko Berritzeguneak eta Hezkuntzako Ikuskaritzak koordinatuta, ikastetxe bakoitzeko emaitzen azterketa-prozesua abiatu zuten, 2009-10 ikasturteko bigarren hiruhilekoan ikastetxe bakoitzak egin behar duen hobekuntza-planaren lehen fasea.

Emaitzen azterketa-prozesu honetan, ISEI-IVEIk esfortzu izugarria egin du ikastetxe batzuek emaitzen inguruan adierazi dizkiguten zalantza guztiak zuzenean erantzuteko, eta txostenen batean topatutako arazo batzuk ere konpondu ditugu. Gure asmoa lankidetzako jarrera horrekin lanean jarraitzea da.

2009 aplikazioari dagokion prozesua amaitzeko, Euskadiko emaitza orokorrak biltzen dituen txosten orokorra argitaratzea besterik ez da falta, eta laster emango ezagutzera du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak. Horrez gain, ebaluatutako oinarrizko gaitasun bakoitzeko errendimendu mailetako bakoitzaren deskribapena biltzen duen dokumentua ere argitaratuko da, baita 2009an aplikatutako probetan liberatutako item batzuk ere; horiek ere laster izango dira.

2. 2010 aplikazioaren hasiera:

Ikasturte honetako lehen hiruhilekoan 2010 aplikazioarekin lotutako guztia antolatzen aritu gara: errendimenduko proba guztiak berrikusi ditugu, item batzuk ezabatu ditugu (liberatu egingo dira) eta pilotatzeko item berriak egin ditugu. Prozesu honetan Berritzeguneetako, Ikuskaritzako eta ikastetxeetako langileen lankidetza izan dugu.

Era berean, ikasleen datu-bilketarako eta ikastetxeetan aplikazioaren jarraipena egiteko beharrezko aplikazio informatikoak garatu ditugu. Azkenik, lehiaketa publiko bidez, ISEI-IVEIrekin lankidetzan arituko diren enpresak aukeratu ditugu; enpresa horiek askotariko lanak egin beharko dituzte: ebaluazioko materialak argitaratu, ikastetxeetan probak aplikatu, irekita dauden itemak zuzendu eta material guztiak digitalizatu.

Horrekin lotuta, hauek izango dira berehala egin beharreko lanak:

- Proba, galdesorta eta material guztiak maketatzea eta argitaratzea.
- Ikasturte honetako probak egin behar dituzten Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2. mailako ikasleen datu-bilketa.
- Ikastetxean aplikazioa prestatzen hastea, fase horretarako kontratatutako enpresarekin batera.

Lan horiekin guztiekin eta abian jarriko ditugun beste batzuekin, eremu honetan azalduko da informazioa. Hasi berri dugun urtea ona izan dadila guztiontzat.

Suscribirse a Entradas [Atom]