2010-01-29

 

2010EKO EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN APLIKAZIO PROZESUAREN HASIERA

2010eko ebaluazio diagnostikoan parte hartuko duten Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleen ia datu guztiak bildu ostean, 2010eko aplikazio-prozesuari hasiera emango zaio.

- Hezkuntza Sailburuordearen Ebazpena agertu berri da; horren bidez ematen dira 2010eko probak egiteko argibideak (esteka: EBAZPENA 2009/2010 ikasturtean, oinarrizko gaitasunen ebaluazio diagnostikoaren ingurukoa. (EHAA, 2010-02-11) ).
- 2. artikuluak adierazten duen moduan, probak aplikatzeko aldia honako hau izango da:

a) Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak: 2010eko otsailaren 22tik martxoaren 5era arteko aldian.
b) DBHko 2. mailako ikasleak: 2010eko martxoaren 8 eta 19 arteko aldian.
c) Ezohiko egoerak edo aplikazioan sor daitezkeen arazoak konpontzeko, egun batzuetan luzatu ahal izango dira aurreko artikuluetan adierazitako aplikazio-aldiak.

- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, lehiaketa publiko bidez, kanpoko enpresa bati esleitu dizkio talde eta ikastetxe bakoitzean probak aplikatzearekin lotutako lanak. Enpresa esleipendunaren lana ISEI-IVEIk berrikusiko du zuzenean, eta ebaluazio diagnostiko honetarako zehaztutako protokolo eta irizpide estandarizatu guztiak zorrotz bete beharko ditu.

- Jakinarazpen ofizial bat bidali da Lehen Hezkuntzako Ikastetxeetako zuzendaritza talde bakoitzera; bertan, ikastetxe bakoitzean aplikazioa noiz gauzatuko den jakinaraziko da. Guztiz justifikatutako arrazoiak direla eta, proposatutako egunetan probak ezingo balira egin, ikastetxeko zuzendariak egoera horren berri emango du aldaketa adosteko. Denboran gutxitan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetara bidaliko da komunikazio hau.

- Parte hartuko duen ikastetxe bakoitzak, datozen egunotan, bisita izango du aplikazioa prestatzeko, ikasleen zerrenda berrikusteko eta aplikazio-datak eta ordutegia behin betikoz adosteko; horrez gain, beharrezko guneen eta ekipamenduen baldintzak ere zehaztuko dituzte.

Azkenik, ISEI-IVEIk ebaluazioa egiteko,hainbat dokumentu bidaliko ditu berehala argibide orokorrekin; horrez gain, benetakoen antzekoak diren proba-ereduak eta erantzun-orriak ere bidaliko ditu. Parte hartuko duen talde bakoitzeko tutoreak, proba aplikatu baino egun batzuk lehenago, proben helburuaren, ezaugarrien eta garrantziaren berri eman beharko die ikasleei; horretarako, material hauek erabili ahal izango ditu.

Comentarios: Publicar un comentario en la entrada





<< Página principal

Suscribirse a Entradas [Atom]